Kaixo! Blog hau sortzea bururatu zait, ikusten eta ikasten ditudan hainbat teknologien inguruan hitz egiteko eta, ahal bada, praktikan jartzeko.
Bai, badakit. Pixka bat anakronikoa dirudi 2021 urtean blog bat sortzea (TikTok kontu bat egin beharrean!). Hala ere, abisupean zaude, ez dut uste ekimen honek asko iraungo duenik.
Bloga sortzeko Hugo erabili dut. Hain zuzen ere idatziko dudan lehen artikulua honi buruzkoa izango da.
Laster arte!