Kimu izeneko hizkuntza eredua argitaratu berri du Orai-k.
Gemma 2 ereduan oinarrituta, 2B eta 9B parametro dituzten ereduak sortu dituzte. Oinarrizko ereduari euskaraz egiteko beharrezko jakintza txertatzea lortu dute.
Kimu-ko bi ereduak GGUF formatura bihurtu ditut eta Hugging Face biltegian jarri ditut eskuragarri. Modu honetara, Kimu eredua Llama.cpp edo Ollama bezalako aplikazioetan erabiltzea posible da.
Aldi berean, @urtzai-k eredu hauek Ollama-ko eredu katalogoan argitaratu ditu, Ollama bidez erabilera errazagoa eginez.
Soilik Ollama instalatu, eta honako agindu hau exekutatuz, martxan jar dezakegu:
ollama run itzune/kimu:2b
Urrats garrantzitsua Orai-k eman duena; azkenean badugu euskaraz ongi egiten duen eredu txiki eta arina.
LLM-en aplikazioen esparruan euskara atzean ez gelditzeko ezinbesteko urratsa!