GitHub Copilot Agent Mode

GitHub Copilot Agent Mode: Garapenerako lankide adimenduna

GitHub Copilot-ek aurrerapen garrantzitsu bat ekarri du: Agent Mode delakoa. Ezaugarri berri honekin, VS Code editoreko testu interfazea erabiliz, zure proiektuko fitxategiak aztertu, aldatu eta exekutatu ditzake modu autonomoan. Zer da Agent Mode edo SWE agent delakoa? Agent Mode-k GitHub Copilot-en gaitasunak zabaltzen ditu, kode osatzaile soil bat izatetik garapen laguntzaile autonomo bat izatera pasatuz. Adimen artifizialak proiektuko fitxategiak aztertu, ulertu eta aldatu ditzake, eta baita terminaleko komandoak exekutatu ere. Nola funtzionatzen du? Agent Mode-k gaitasun bereziak ditu bere kodea hobetzeko eta erroreak konpontzeko. Bere proposamenak behin eta berriz birfindu ditzake, erroreak identifikatu eta automatikoki konpondu. Terminal komandoak iradoki eta exekutatzeko gai da, eta exekuzio-denborako erroreak aztertu eta konpondu ditzake. ...

otsaila 12, 2024

Mila esker, Hugo

Blog berria sortzen Hugok lagundu dit. Webgune estatikoak sortzeko tresna bikaina da; Jekyll, Gatsby edo Ghost bezalako zeozer dela esan daiteke. Hauek dira bere abantaila nagusiak: Azkartasuna Malgutasuna Erreztasuna Iturri formatu askorekin bateragarria (Markdown, HTML, AsciiDoc, RST, etab.) Eduki eleanitzak sortzeko gaitasuna Besteak beste, webguneak, blogak edota dokumentazio proiektuak argitaratzeko erabili dezakegu Hugo. Instalazioa Hugo instalatzeko aukera ezberdinak ditugu. Debian edo Ubuntu bada zure sistema, Hugoren errepositoriotik DEB paketea deskargatzea eta instalatzea gomendatzen dizut. ...

azaroa 5, 2021