Zein hizkuntza eredu da hobea euskaraz?

Latxa eredua mugarri garrantzitsu bat izan zen euskarazko adimen artifizialrentzat. Ordurarte ez genuen euskaraz txukun egiten zuen pisu irekiko eredurik. Ondorenera bereziki euskaraz fin egiteko diseinatuak izan diren beste batzuk sortu dira: Kimu (Orai) edota Hitz-ek duela gutxi argitaratutako Latxa Qwen3 VL familiako ereduak. Aldi berean, lehen mailako eredu lokal berriak agertzen joan dira: Qwen, Gemma, etab. Bereziki interesgarriak izan daitezkeenak agenteetan kanpo-tresnak erabiltzeko. Hauek ere ari dira nabarmenki euskara maila hobetzen. Latxa eredua bezain beste? ...

2026(e)ko maiatzaren 23(a)
Kimu eredua

Kimu

Kimu izeneko hizkuntza eredua argitaratu berri du Orai-k. Gemma 2 ereduan oinarrituta, 2B eta 9B parametro dituzten ereduak sortu dituzte. Oinarrizko ereduari euskaraz egiteko beharrezko jakintza txertatzea lortu dute. Kimu-ko bi ereduak GGUF formatura bihurtu ditut eta Hugging Face biltegian jarri ditut eskuragarri. Modu honetara, Kimu eredua Llama.cpp edo Ollama bezalako aplikazioetan erabiltzea posible da. Aldi berean, @urtzai-k eredu hauek Ollama-ko eredu katalogoan argitaratu ditu, Ollama bidez erabilera errazagoa eginez. ...

2024(e)ko urriaren 13(a)