HF ereduak GGUF formatura bihurtu

Ereduak GGUF formatura bihurtu

Gida honetan HuggingFace webgunean argitaratuak dauden ereduak GGUF formatura bihurtzeko jarraibideak azaltzen dira. GGUF formatu honek ereduak gure ordenagailuan modu eraginkorrean erabiltzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, Llama.cpp edo Ollama bezalako tresnak erabili ditzakegu. Llama.cpp deskargatu Gure ordenagailuan bertan GGUF formatura bihurtzeko, llama.cpp deskargatu beharko dugu lehenik eta behin, bertako bihurketa tresnak erabili ahal izateko. # Klonatu llama.cpp biltegia git clone https://github.com/ggml-org/llama.cpp.git Ingurunea prestatu Ingurunea prestatu eta beharrezko dependentziak instalatzeko, uv erabiliko dugu. Ez baduzu instalatu, instalatu beharko duzu. ...

2026(e)ko otsailaren 8(a)
Latxa VL eredua

Latxa VL eredu berriak

Duela gutxi HiTZ zentroak Latxa VL ereduak argitaratu zituen. Eredu hauek Qwen3-VL ereduetan oinarrituak daude eta ikusmenerako gaitasuna dute. Momentuz, bi tamaina ditugu eskuragarri, biak oso txikiak: 2B eta 4B parametro dituzten ereduak. Ondorenera aurkeztutako probak 4B ereduarekin eginak izan dira. Euskaraz dakiten ereduak Orokorrean, horrelako tamaina txikiko ereduek ingelesez txukun erantzuteko gaitasuna izan ohi dute soilik. Latxa VL eredu hauek, ordea, euskaraz egiteko entrenatuak izan dira. Euskaraz ulertzeko gai izan harren, sarri akats batzuk egiten ditu erantzunetan. ...

2026(e)ko otsailaren 7(a)