Euskarazko testu prediktiboa mugikorretan pribatutasuna errespetatuz
TL;DR (Luzeegia; Ez Dut Irakurri) Android-en euskarazko testu prediktiboa izateko hizkuntza eredu txiki bat entrenatu dut. FUTO Keyboard-ekin erabili daiteke telefonoan. Google-en Gboard ezagunaren antzera, hurrengo hitza aurreikusteko eta akatsak zuzentzeko gaitasuna du. Auto-osaketaren inguruan Auto-osaketa eta antzeko idazketarako laguntza teknologiak ez dira berriak. Aspalditik daude gurekin. Azken urteetan, ordea, adimen artifizialak bultzaturik, aurrera-pauso handiak eman dira. Hauek dira, gaur egun eskura ditugun aukera nagusiak: Hiztegi bidezko hitz-osaketa: auto-osaketaren forma klasikoena eta oinarrizkoena da. Erabiltzaileak “ira” idazten duenean, hiztegian berdin hasten diren hitzak bilatu eta “iragana” edo “irabazi” proposatuko zaizkio. Gainera, gehien erabilitako hitzak lehenetsi daitezke bereziki. Zuzenketa automatikoa: oinarrizkoa (hiztegi bidezkoa) hala aurreratua; testuinguru osoa ulertuz akatsak detektatu eta zuzentzeko gai dena. Testuinguru-osaketa: Idatzitako mezu guztia (edo zati handi bat) erabiliz hurrengo hitza (edo hitzak) asmatzeko gaitasuna da. Kasurik onenean, esaldi berria idazten hasi gabe ere, asmatzeko gai izan daiteke! Hemen ere, Google nagusi Google aintzindari izan zen, bere Gboard teklatuan hizkuntza anitzetan teknologia hauek txertatzen. Baina, nola demontre da gai buruan dudan hitza asmatzeko? ...